Peritu txosten kriminologikoa
Fernando Couso García
Lan honen helburua da ezagutzera ematea peritu-txosten kriminologikoak zer ekarpen eta zerbitzu egin ditzakeen, bai prozesu judizialaren esparruan, bai esparru juridikosozialean, delituari eta haren protagonistei (biktima eta biktimarioa) buruzko hainbat alderdi eta inguruabar azaltzen saiatzeko, genero-indarkeriako delituei arreta berezia jarrita.
Tresna horren eraginkortasuna frogatu nahi da biktimen, biktimagileen eta familia- eta gizarte-inguruneen oinarrizko eskubideen babesean, bai eta esparru zibilean ere, prozesu judiziala saihesteko. Garatzen diren ataletan oinarrizko eskubideak lotzen dira, bereziki Espainiako Konstituzioaren 24. artikulua, honako hauekin: prozesu penala, delituaren analisia, sortzen duen segurtasunik eza, eragiten dituen kalteak, kriminologia eta kontrol soziala frogaren bidez lotzea, aditu-txosten kriminologikoa emanez perituak esku hartzea eta ekar daitezkeen aditu-txosten kriminologiko motak. Azterketa kualitatiboa da, eta, berrikuspen bibliografiko eta dokumentalez gain, elkarrizketa sakonak egin zaizkie eremu juridiko-kriminologikoan lan egiten duten profesionalei.
Lan hau TFG - UPV/EHU Auzitegiak BIKAIN oharrarekin kalifikatu du.